SORTUk Vasemmistolitto Finlandiako ezker alderdiaren kongresuanhartu du parte
Igor Zulaika, Sorturen Europarako ordezkaria, ekainaren 8 eta 9an Tamperen burutu den Finlandiako ezker aliantzaren kongresuan parte hartu du. Vasemmistolitto Finlandiako "6 alderdien" gobernuko parte da eta bi ministerio gidatzen ditu.
Kongresuan Paavo Arhinmäki alderdiko buru gisa berretsi dute eta proiektu Gorri-Berdea, alderdiaren etorkizuneko Finlandiaren inguruko proiektua, onartu dute.
Paavo Arhinmäki, Kultur, kirol eta Gazteri ministroa da eta pasaden abenduan Helsinkin buruturiko Euskal Gatazkaren inguruko mintegian hartu zuen hitza. Joan den abenduan Helsinkin euskal gatazkaren inguruan ospaturiko konferentzia batean parte hartu zuen eta gatazka konpontzeko elkarrizketaren eta nazioarteko inplikazioaren garrantzia azpimarratu zituen.
Nazioarteko parte hartzaileen artean NGL (Nordic Green Left)eko alderdien ordezkaritza zabala zegoen; Suediako Ezker Alderdia, Norvegiako SV -gobernuan-, Danimarkako SFP -gobernuan-, Feroe uhartetako Alderdi Errepublikarra eta Islandiako Ezker Aliantza. Die Linke alemaniarra eta Fronte Polisario egon dira.