SORTUren Europarako ordezkaria, Iraide Lejarretak, joan den larunbatean Alemaniako Dortmund hirian ospaturiko Zilan Women's Festibalean parte hartu zuen. Jaialdi hau CENI (Emakume Kurduen Bake Bulegoa) erakundeak antolatu zuen.
Iraide Lejarreta "Emakumeen papera bake prozesuetan" izenburupean antolaturiko mahai-inguruko hizlarietako bat izan zen. Berarekin batera Pervin Odoncu Turkiako HDK-ko (Herrien Kongresu Demokratikoa) kidea eta Gonül Kaya (militante politiko kurdua) hitz egin zuten.
Iraide Lejarreta bere hitzartzea joan den urtarrilean Parisen eraildako 3 emakume kurduak omenduz hasi zuen. Jarraian Euskal Herriak egun bizi duen egoera azaldu zuen eta honekin batera emakume talde ezberdinak bilakaera politiko honetan izandako papera aipatu zuen.
Euskal preso politikoen egoera salatzeko baliatu zuen bere interbentzioa, larriki gaixorik dauden bi emakume preso politikoen egoera azpimarratuz, hauek espetxean mantentzea Espainiar estatuak aurrera daraman espetxe politika krudelaren erakusgarria dela baieztatuz.
Kurdish Women's Office for Peace antolakundea zorionduz amaitu zuen bere hitzartzea. Erakunde hau, gatazkaren konponbidearen alde lan egin nahi duten euskal emakumeentzat erreferentzi bat dela esan zuen.