ALBISTEAK

Jon Andoni Lekue SORTUren Europarako ordezkariak, KOE antolakunde politikoak urtero antolatzen duen "Resistance Festival" ekimenean parte hartu du joan den asteburuan. Ernai eta Askapenako kideek ere hartu dute parte jaialdi honetan.

Festibalak iraun duen egunetan hainbat hitzaldi, kontzertu eta ekimen burutu dira. Bertan mundu osoko ezkerreko alderdietako ordezkariek hartu dute parte: Palestinako FPLP, Tunisiako Fronte Popularrekoak, Portugalgo Bloco do Esquerda, Norvegiako Rodt, Egiptoko Popular Socialist Alliance besteak beste. Hauekin batera herrialde ezberdinetako mugimendu sozialen ordezkaritza zabala ere izan da.

Resistance Festivalen baitan burutu den "Beste Europa baten bila" hitzaldian parte hartu du Lekuek, Norbegiako Rodt alderdiko Arnljot Ask eta Bulgariako "23 september" antolakundeko Boris Boevekin batera. Bertan nazioarteko beste hainbat ordezkaritzen iritzia ere entzun ahal izan da. SORTUko ordezkariak egun Euskal Herriak bizi duen egoera azaldu du eta era berean, austeritate politikek Europan eragiten ari diren ondorioak gogorki salatu.

SORTUko kideak, EPT Irrati-Telebista kate publikoko langileek beren lanpostuen defentsan eramaten ari diren protestetan egoteko aukera izan du eta bertako langileei bere elkartasuna adierazi die.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.