ALBISTEAK

Abuztuaren 19an, egun mantentzen den nekazari eta herritarren geldialdi nazionala abiatu zen Kolonbian. Nekazari eta herritarren mobilizazio honen aurrean estatuak errepresioarekin erantzun du.

Gobernuak ejertzitoa atera du kalera, Kolonbiako hainbat zonaldetan etxeratze agindua eman du, eta Bogota hiriburua militarizatu du kale protestak ekidin asmoz. Hala ere geldialdia Kolonbia guztian jarraipen nabarmena izaten ari da.

Lurraren afera, azken 50 urteetan izaniko gatazka armatu eta sozialaren arrazoi nagusienetako bat da. Lurjabe handien eta lurrak kendu dizkieten nekazari txikien arteko borroka. Kuban, Santosen gobernua eta FARC gerrillaren artean ematen ari den negoziazio mahaian ere akordioetara iristeko zailtasun gehien ematen ari dituen puntuetako bat da.

Nekazariek eta sektore herritarrak, gobernua bultzatzen ari den politika neoliberala gelditzea eskatzen dute. Merkatu askearen tratatua (TLC) gelditzea eta elkarrizketa zabala sektore anitzekin, meatzariak, garraiolariak, langileak etab.

Gaur gaurkoz, geldialdi arrakastatsu honen ondorioak larriak dira:

  • 9 hildako
  • 250 atxilotu baino gehiago
  • Giza eskubideen bortxa kolektibo edo gizabanakoaren 500 kasu baino gehiago.
  • 300 zauritutik gora, horietatik 11 bala zauriez.

Gertakari larri hauen aurrean SORTUtik honako hau adierazi nahi dugu:

Kolonbiako sektore herritar eta nekazariei, gure elkartasunik beroena azaldu nahi diegu.

Errepresioa pairatu duten edota hurbileko senideak galdu dituzten guztiei gure doluminik beroena azaldu.

Dei bat luzatzen diogu Santosen gobernuari elkarrizketaren aldeko apostua egin dezan. Soilik elkarrizketa eta negoziazioaren bidetik, erdietsi daitezke akordio zabalak. Errepresio inoren ez daraman errezeta zaharra delako.

Azkenik, SORTUk dei egin nahi die Euskal Herritarrei nekazari eta herritarren geldialdi nazionalari elkartasuna adierazteko hurrengo egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

  • Gasteizen, asteazkena 4, 19:00tan Correos Plazan.
  • Bilbon irailak 5, 19:00tan Kolonbiako kontsulatu aurrean (Alameda de Urquijo,2)

Euskal Herria 2013ko Irailak 04
Sorturen Nazioarteko Saila

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.