Sortuk gogorki salatu nahi du Kairon eta Egiptoko beste hiri batzuetan, bertako ejertzitoak aurkari musulmanen aurka egindako sarraskia. Estatu kolpe onartezina izan zenetik, ehunka egiptiar atxilotuak izan dira, horien artean hauteskundetan gehiengoa atera zuen Morsi lehendakariak. Errepresioak ez du etenik.
Indar hauekiko Sortuk duen ezadostasuna eta ezberdintasun politikoa nabarmena izan arren, hori ez da oztopo beraien agintaldi demokratiko eta popularra onartzeko eta ejertzitoaren esku hartzea eta kolpe militarra arbuiatzeko.
Ejertzitoak kaleetatik alde egin behar du eta emergentzi egoera amaitu behar da. Askatasun demokratikoak berrezarriak izan behar dira eta prozesu demokratiko bat ireki behar da zeinaren bitartez Egiptoko herriak libreki eta inolako esku-hartzerik gabe bere etorkizuna erabakiko du.
Une hauetan gure sentimenduak Egiptoko herriarekin daude, bera baita egoera honen ondorio larrienak pairatzen dagoena.