ALBISTEAK

Azken asteetan Ukrainan izan diren gertaera larri eta egondako hildakoen aurrean Sortuk hurrengo hausnarketa laburra plazaratu nahi du:

Victor Janukovichen gobernuaren aurka protesta egiteko hamaika arrazoi egon zitezkeen. Ukrainako sistema politikoaren oinarri diren ustelkeria eta jauntxokeria neoliberala erabat arbuiagarriak eta onartezinak baitira. Nabaria da, independentziatik hona, gobernu hau edo aurretik egon diren beste kolore politikoetako gobernuak herritarren nahi eta beharretatik urrun egon direla.

Hala ere, azken asteetan Kiev hiriburuan eta beste hiri batzuetan bizi izan diren protestek izan duten eskuin muturreko lidergo politiko eta ekinbide paramilitar argia kezkagarri bezain salagarria iruditzen zaigu.

Sardinian izandako azken hauteskundeak Independentismoa goraka doan hautua dela baieztatzen dute. Bozka independentistaren igoerak eta hauteskunde hauetako abstentzio altuak, nabarmen uzten dute herritarrak metropoli italiarretik aplikatzen diren politikekin nazkatuta daudela.

Aipagarria da Michela Murgia idazleak eta berak ordezkatutako hautagaitzak, Sardiniaren independentziaren aldeko indarren koalizioak, 70.000 bozka baino gehiago eta bozken %10 a lortu zituela joan zen otsailaren 16an burutu ziren hauteskundeetan. Modu horretan, Sardegna Possibile koalizioa irlako hirugarren indar politikoa bilakatu da.

Sortuk, une zail hauetan, bere elkartasun eta babesa azaldu nahi die Nicolas Maduroren gobernuari eta Venezuelako Errepublika Bolibartarrari.

Nicolas Madurok demokratikoki irabazi zituen 2013ko apirilean ospaturiko hauteskunde orokorrak. Garaipen hau, 2013ko abenduan ospaturiko udal hauteskundetan indar bolibartarrek lorturiko garaipenarekin berretsia izan zen.

Oposizioak ez ditu onartu bi porrot hauek eta herrialdea ezegonkortzen saiatzen ari da. Honela, herriak aukeraturiko gobernuaren kontrako estatu kolpe berri baterako giroa piztu nahi du.

Europarako Sortuko ordezkaria den, Iraide Lejarretak, Europar Parlamentuan ospatu den "Emakumeak eta bake prozesuak" konferentzian parte hartu du gaur.

Konferentzian, emakumeak bake prozesu ezberdinetan, izandako papera aztertu da. Emakumeek bake prozesuetan parte hartze aktiboa izatearen garrantzia azpimarratu da; bai negoziazio prozesuetan, baita gizarte zibilean aurrera eramaten diren ekimenetan.

Konferentziako parte-hartzaileen artean, SINN Fein alderdi Irlandarrak hurrengo Europear hauteskundeetan aurkeztuko dituen hautagaietako bi egon dira, Lynn Ní Bhaoigheallain y Liadh Ní Riada (argazkian Iraide Lejarretarekin batera)

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.