Sortuk, erabat salatzen du ONLFko negoziaketa taldeko kide diren Sulub Abdi Ahmed eta Ali Hussein (Ali Dheere) bahiketa. Etiopiar segurtasun zerbitzuek atxiki dituzte Nairobin (Kenya). Bertan, Etiopiar gobernua eta ONLF aurrera eramaten ari den negoziaketa prozesuaren hirugarren errondan parte hartzen ari ziren bahituak.
Onartezina da elkarrizketa prozedura baten erdian Etiopiako gobernuak ONLFko ordezkaritzako kideak elkarrizketen erraztatzaile den Kenyan bahitu izana. Gertaera honek agerian uzten du gobernuaren jarrera.
Sortuk dei egiten dio Etiopiako gobernuari bahituak askatu eta negoziaketa mahaira itzultzeko. Era berean Kenyako gobernuari, erraztatzaile gisa, Ogadeneko ordezkaritzaren segurtasuna ziurtatu eta Etiopiar gobernuak bahituak aska ditzan lan egitera dei egiten diogu.
Elkarrizketa eta negoziaketa dira Ogadeneko nazio arazoa konpontzeko bide bakarra. Bi alderdiei elkarrizketei atxikitzeko deialdia luzatu nahi diegu. Etiopiar gobernuak ezinbestean bahituak Kenyara itzuli behar ditu. Justizia eta bide demokratikoak izanen dira Ogaden eta Etiopiar gobernuaren arteko gatazkari amaiera emateko bidea.