ALBISTEAK

Gaur, otsailak 13, Idahoko euskal komunitateak Idahoko Estatua eskertu eta 2013an hil zen Pete Cenarrusa omenduko du. Idahoko Estatuak urteetan zehar eman izan dio babesa euskal komunitatearen ekimen desberdinei. Bai kultur eremuko ekitaldiei, bai Euskal Herriko errealitate politikoari dagozkienei ere.

Hainbat izan dira urteetan zehar Idahoko Diputatuen Ganbarak egin dituen adierazpenak. Diktadura frankistaren praktikak salatuz 1972an, 2002an Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria eginez edota 2013an Aieteko adierazpenaren aldeko sostengua onartuz.

Sortuk ekarpen garrantzitsu horiek guztiak goraipatu nahi ditu beste behin ere. Eta nola ez, bereziki, guzti horretan Pete Cenarrusak agerturiko jarrera eskertu beharrean aurkitzen da.
Honekin batera, Sortuko kideek besarkada bero bat helarazi nahi diogu Pete Cenarrusaren senide eta lagunei, distantzian bada ere beraiekin batera omenaldi honetan parte hartuko dugu.

Maite Ubiria, Sorturen nazioarteko arduraduna.

Euskal Herria, 2014ko Otsailak 13

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.