ALBISTEAK

Sortuk, une zail hauetan, bere elkartasun eta babesa azaldu nahi die Nicolas Maduroren gobernuari eta Venezuelako Errepublika Bolibartarrari.

Nicolas Madurok demokratikoki irabazi zituen 2013ko apirilean ospaturiko hauteskunde orokorrak. Garaipen hau, 2013ko abenduan ospaturiko udal hauteskundetan indar bolibartarrek lorturiko garaipenarekin berretsia izan zen.

Oposizioak ez ditu onartu bi porrot hauek eta herrialdea ezegonkortzen saiatzen ari da. Honela, herriak aukeraturiko gobernuaren kontrako estatu kolpe berri baterako giroa piztu nahi du.

Oposizioak hauteskunde porrota onartu beharko luke eta Maduro lehendakariak elkarrizketarako egindako deiari erantzun positiboa eman

Euskal Herritik, gure elkartasun eta babes osoa azaldu nahi diegu, Nicolas Maduro, gobernu venezolarrari eta Venezuelako herriari. Venezuelako Bolibartar Errepublikaren eraikuntzan aurrera jarraitzeko herritarren borondatea errespetatua izan behar da.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.