SORTUren Ameriketarako ordezkaria, Asier Altuna, Brasilgo Partido dos Trabalhadores alderdia Brasilian ospatzen ari den 5. kongresuan parte hartzen ari da. PTk hauteskundeak irabazi eta Lula da Silva Brasileko presidente aukeratu zutenaren hamargarren urteurrenenaren testuinguruan ospatzen ari da biltzarra.
Kongresu honetan alderdiaren zuzendaritza berria eta datorren urtean Brasilen ospatuko diren hauteskunde orokorretarako hautagaia aukeratuko dira. Kongresuaren irekiera ekitaldian Brasilgo presidente ohi Lula da Silva, zein alderdiko lehendakaria Rui Falcaok esan zuten egungo presidentea, Dilma Rousseff dela alderdiak aurkeztu dezakeen hautagairik onena 2014ko hauteskundeetarako.
Kongresu honetan, herritar demokraziaren ereduaz eta herritar mugimenduekin elkarlana nola sakondu eztabaidatuko da ere. PTren militantziak herritar mugimenduen baitan eta beraiekin elkarlanean egin beharreko lanaren garrantzia da kongresuaren gako nagusietako bat.
Nazioarteko politikari dagokionez, PTk munduan bakearen alde lanean jarraitzearen aldeko apustu argia egiten du. Honekin batera, herrien autodeterminazio eskubidearen onarpenaren alde azaldu da.