Pasa den igandean, martxoak 9, El Salvadorren hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia ospatu zen. Lehenengo itzulian Frenteak lortutako garaipen malguaren ostean, bigarren itzuli hau bi alderdi bozkatuenen zerrenda buruen arteko leia izan da; Salvador Sanchez Ceren FMLNren hautagaia eta Norman Quijano Arenaren hautagaiaren artekoa.
Kanpaina intentsu baten ostean eta emaitza estuekin bada ere, (%50,2a FMLNk, %49,8a Arenak), Salvador Sanchez Ceren izango da hurrengo 5 urteetan El Salvadorreko presidentea. Urteetako lan gogorra errekonozituz, herriak Askapen Nazionalerako Farabundo Marti Fronteari eman dio garaipena.
Hautes Auzitegi Gorenak Salvador Sanchez Cerenen garaipena onartu du. Hori horrela, ezinbestekoa da emaitzen onarpena eta Frentearen garaipenaren onarpena exijitzea. Eta nola ez, herrialdearen nahiz El Salvadorreko Gobernuaren desestabilizazioa helburu duen jarrera oro ekiditea.
SORTUk, Salvadortar herria zoriondu nahi du martxoaren 9aren protagonizatu zuen ariketa demokratikoagatik. Era berean, gure zorionik sentikorrena adierazi nahi diegu Salvador Sanchez Ceren eta Oscar Ortizi lortutako garaipenagatik. Eta nola ez, Frenteari eta orain arte nahiz aurrerantzean, eraldaketa soziala helburu, lanean arituko diren guztiei.