ALBISTEAK

FLNC Korsikako Nazioa Askatzeko Fronteak iragarki historikoa egin du. Erakunde armatuak, 1976an sortutako FLNC historikoaren oinordeko denak, jarduera armatuari amaiera eman eta armagabetze prozesuari nahiz klandestinitatetik irteteko prozesuari hasiera emateko erabakia iragarri du komunikatu baten bidez.

Joan den ekainaren 20tik 23ra Atenasen Syriza koalizio greziarrak antolatutako "Resistance Festival"-ean hartu du parte Sorturen izenean Jon Andoni Lekuek.

Hainbat ekitaldi kulturalez gain, Greziar egoera politikoari buruzko hitzaldi sorta izan dira eta mundu mailako hainbat borroken ingurukoak. Ekitaldi politiko nagusian Syrizako buru Alexis Tsipras, Podemoseko bozeramale Pablo Iglesias, italiar eurodiputatu ezkertiar Curzio Maltese eta Sinn Feín-eko Senatari Trevor Ó Clochartaigh-ek hartu zuten hitza eta Europak behar duen aldaketa politikoaren oinarriak aztertu zituzten. Aipatutako nazioarteko gonbidatu hauez gain besteak beste AEB, Palestina, Ukraina, Espainia eta Herrialde Katalanetatik ordezkaritza politikoak egon dira.

Sortuko ordezkariak, ordezkaritza guztiekin, Europak eta Euskal Herriak bizi duen egoeraren inguruko eztabaida eta iritzi trukea izateko aukera izan du.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidente izango da beste lau urtez. Joan den igandean eginiko Presidentziarako hauteskundeen bigarren itzulian, Santosen hautagaitzak bere aurkaria zen Oscar Ivan Zuluaga, hautagai uribista, gainditu zuen.

Lehen itzulian Zuluagak lortu aurrerapenak, sektore guztiak guztiak aurpegia ematera behartu zituen bigarren itzuliaren aurrean.

Hilabete eskasean, indar liberalak, ezkertiarrak zein enpresa gizonak Santosen aldeko jarrera azaldu dute eta batez ere, bakearekiko euren konpromisoa agertu dute.

Aurreko asteburuan Istanbulen ospaturiko "Mundu mailako bake prozesuak eta lidergoen garrantzia" nazioarteko konferentzian hartu du parte Jon Andoni Lekue Sorturen ordezkariak .

Konferentzia honek hurrengo hilabeteetan jarraipena izango du mundu mailako bake prozesuen azterketa eginez. Besteak beste, Irlanda eta Hegoafrikako prozesuak aztertuko dira.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.