ALBISTEAK

SORTU, Euskal Herriko independentisten alderdiaren izenean, Australiako Aliantza Sozialistari gure agurrik beroenak helarazi nahi dizkiogu.

Lurraren inguruko politika neoliberalei eta muturreko ezberdintasunei, gatazkak eta mundu mailako krisi ekologikoa areagotzen dituztenak, aurre egiten dieten Australiako indar aurrerakoiei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu. Australian ere ikusten dugu ezberdintasun sozialak handitzen doazela. Australiako indar aurrerakoien ikuspegi internazionalista sakona ere azpimarratu nahi dugu. Ekialdeko Timorreko gatazka ixteko emandako laguntzan erakutsitako elkartasuna, baita justizia eta berdintasunaren aldeko borrokei erakutsitakoa Malasia eta Indonesia kasu eta baita ere lurralde urrunetako borrokei erakutsitakoa, euskaldunei edo Irlandarrei bezala. Zuek, borroka antikolonial eta antinperialistekiko ezkerraren elkartasun historikoa inor baino hobeto ordezkatzen duzue.

Sortuk, justizia eta berdintasun sozialean oinarritutako gure lurraren autodeterminazioaren alde borrokatzen duen euskal alderdiak, elkartasun internazionalista bere izaeraren erroetan darama. Gure izaera antikolonial eta antinperialistak, askatasuna, berdintasuna eta justizia sozialaren alde borrokatzen duten herri guztiei gure elkartasuna adieraztera garamatza.

Egungo ordena injustuari aurre egiteko indar ezkertiar eta abertzaleen batasun zabal bat eratzeko unea da. Indar aurrerakoiak hainbat erronkei aurre egin behar diete. Baina ez gu ezta zuek ere ez gaude bakarrik borroka honetan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen ekarpenagatik gure borroka komun honetara eta zorterik onena opa zuen konferentziarako.

Elkartasuna borrokan !

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.