ALBISTEAK

Sortuk Tabaré Vazquez, Pepe Mujica, Frente Amplio eta Uruguayko herritarrak zoriondu nahi ditu azken hauteskundeetan lortu duten garaipena dela eta. Nola ez, biziki pozten gaituen garaipena.

Uruguakiko alderdi guztiek eta hainbat pertsona esanguratsuk Euskal Herriko bake prozesuari eskaini dioten babesak, oraindik orain, lotzen gaituzten harreman istoriko nahiz politikoak areagotu ditu. Eta nola ez, hauteskunde hauek ilusio bereziz jarraitu ditugu.

Duela hilabete esan genuen gisan, Frente Amplioak herritarren gehiengoa inkonformismoa etsipenean ez bilakatzeak duen garrantziaz jabetuarazi du. Etsipenean ez bilakatzeaz gain, inkonformismo hori aldaketarako motore izan daitekeela ohartaraztea lortu du. Gehitzen, biltzen, jarraitu behar baita, etenik gabeko prozesu horrek ez duelako mantentzea meta, eraldatzea baizik.

Donostiako Aieten egin diren Kolonbiako bake prozesua babesteko Nazioarteko Topaketen testuinguruan, Piedad Cordoba, Danilo Rueda eta Carlos Alberto Ruizekin bildu da Sorturen ordezkaritza bat. Piedad Cordoba senatari ohia eta Danilo Rueda Colombianos y colombianas por la Paz-eko kide dira eta Carlos Alberto Ruiz abokatua eta FARCen aholkularia Habanako elkarrizketetan.

Hasier Arraizek, Rufi Etxeberriak eta Pernando Barrenak osatu dute Sorturen ordezkaritza.

Bilkuran, Kolonbiako prozesuaren berri jaso dute era zuzen batean Sorturen ordezkariek. Era berean, Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbide prozesuaz jardun dute.

Azaroaren 21, 22 eta 23an Portugaleko Bloco de Esquerda alderdiak bere IX. Kongresua burutu du eta Iraide Lejarreta Sorturen delegatuakparte hartu du Sorturen izenean.

Nazioarteko hainbat delegazio elkartu dira kongresuan, Sinn Féin, Anova/GAEE, Die Linke, Vasemmistoliitto, Podemos, Syriza... Azaroaren 21eko arratsaldean, kongresuari hasiera emateko nazioarteko delegazioek, " United against austerity" izenpeko ekitaldia egin zuten eta bertan egon zen Sortu ere. Kongresuan lau ponentzia desberdinen arteko eztabaida egon da, horietako bi ponentzia nagusi zirelarik, indar oso berdintsuarekin.

Bloco de Esquerda 1999. urtean sortutako alderdi politiko ezkertiarra da, GUE/NGLeko kide da alderdiak duen europarlamentaria.

Kolonbian emandako azken gertakarien aurrean, Dario Álzate generalaren desagerpenaren aurrean, Kolonbiako Gobernuak baieztapenik gabe FARCi leporatzen diona, eta ondorioz Gobernuak Habanako elkarrizketak bertan behera utzi dituelarik, honakoa adierazi nahi du Sortuk:

  • Gertaera honek, eta elkarrizketa prozesu osoan Habanan negoziatzen egon diren bi alderdien (FARC-EP eta Kolonbiako gobernuaren) arteko indarkeriazko ekintza militarren multzoak, de-eskalatze mekanismoen eta ondorengo aldebiko su-eten akordioa lortzeko beharra berresten dute.
  • Bake elkarrizketek aldebiko su-etenaren testu-ingurua behar dute, alderdien arteko konfiantza indartzeko eta prozesuaren aurreratzea konplikatu eta nahastuko duten nahigabeko gertaerak ekiditeko.
  • Arazo hauen konponbidea ez da elkarrizketen etenetik etorriko, hauen indartzetik baizik.
  • Alderdiei egungo krisiari irtenbidea eman diezaioten dei egiten diegu, konfiantza eraikitzeko eta gatazkaren de-eskalatzerako neurriak hartuz eta ahal bezain laster aldebiko su-etenerako baldintzak adosten saiatu daitezen, bake prozesuari emankorra izan dadin testu-ingurua egokia emateko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.