ALBISTEAK
Trevor Ó Clochartaigh (Sinn fein), IRaide Lejarreta (Sortu), Giorgos Karatsioubanis (Syriza), Lidia Senra (Anova/ AGEE)

Azaroaren 21, 22 eta 23an Portugaleko Bloco de Esquerda alderdiak bere IX. Kongresua burutu du eta Iraide Lejarreta Sorturen delegatuakparte hartu du Sorturen izenean.

Nazioarteko hainbat delegazio elkartu dira kongresuan, Sinn Féin, Anova/GAEE, Die Linke, Vasemmistoliitto, Podemos, Syriza... Azaroaren 21eko arratsaldean, kongresuari hasiera emateko nazioarteko delegazioek, " United against austerity" izenpeko ekitaldia egin zuten eta bertan egon zen Sortu ere. Kongresuan lau ponentzia desberdinen arteko eztabaida egon da, horietako bi ponentzia nagusi zirelarik, indar oso berdintsuarekin.

Bloco de Esquerda 1999. urtean sortutako alderdi politiko ezkertiarra da, GUE/NGLeko kide da alderdiak duen europarlamentaria.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.