ALBISTEAK

Kolonbian emandako azken gertakarien aurrean, Dario Álzate generalaren desagerpenaren aurrean, Kolonbiako Gobernuak baieztapenik gabe FARCi leporatzen diona, eta ondorioz Gobernuak Habanako elkarrizketak bertan behera utzi dituelarik, honakoa adierazi nahi du Sortuk:

  • Gertaera honek, eta elkarrizketa prozesu osoan Habanan negoziatzen egon diren bi alderdien (FARC-EP eta Kolonbiako gobernuaren) arteko indarkeriazko ekintza militarren multzoak, de-eskalatze mekanismoen eta ondorengo aldebiko su-eten akordioa lortzeko beharra berresten dute.
  • Bake elkarrizketek aldebiko su-etenaren testu-ingurua behar dute, alderdien arteko konfiantza indartzeko eta prozesuaren aurreratzea konplikatu eta nahastuko duten nahigabeko gertaerak ekiditeko.
  • Arazo hauen konponbidea ez da elkarrizketen etenetik etorriko, hauen indartzetik baizik.
  • Alderdiei egungo krisiari irtenbidea eman diezaioten dei egiten diegu, konfiantza eraikitzeko eta gatazkaren de-eskalatzerako neurriak hartuz eta ahal bezain laster aldebiko su-etenerako baldintzak adosten saiatu daitezen, bake prozesuari emankorra izan dadin testu-ingurua egokia emateko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.