ELNek azaroaren 5ean prentsa agiri baten bidez Eduardo Martinez poliziaren kontrol batean atxilotua izan zela salatu zuen, atxiloketa Cúcuta hiriko sarreran, Norte de Santander departamentuan (ipar-ekialdean) , Venezuelako mugan, eman zen aurreko urriaren 30ean.
Agiriaren arabera, "Eduardo Martinez, Gobernuarekin bake prozesu bat zehazteko harremanetan dagoen ELNko ordezkaritzaren Aholkularitza Batzorde Teknikoan batzeko helburuarekin zegoen bidaiatzen."
Sortuk desagerpena salatu nahi du eta Kolonbiako Gobernuari dei egiten dio Eduardo Martinezen nondik norakoak argitu eta bere lanarekin jarraitzea ahalbidetu dezan.
Sorturen ustez, ELN eta Kolonbiako Gobernuaren arteko bake prozesua bideratzeko akordio bat, Kolonbiak urtetako gatazka atzean utzi eta bake eta justizia egoera batera eramateko urrats garrantzitsua da. Honetarako, ezinbestekoa izango da agente guztiek prozesuan bermeekin parte hartu ahal izatea.
Sortuk FARC-EP eta Kolonbiako Gobernuaren arteko prozesuari bere babesa adierazi nahi dio berriro ere eta ELNrekin martxan den elkarrizketa prozesuak fruituak eman ditzan duen itxaropena adierazi nahi du. Sortuk beste behin ere azpimarratzen du prozesu horretan laguntzeko bere esku dagoen guztia egiteko duen borondatea.