Sortuk Tabaré Vazquez, Pepe Mujica, Frente Amplio eta Uruguayko herritarrak zoriondu nahi ditu azken hauteskundeetan lortu duten garaipena dela eta. Nola ez, biziki pozten gaituen garaipena.
Uruguakiko alderdi guztiek eta hainbat pertsona esanguratsuk Euskal Herriko bake prozesuari eskaini dioten babesak, oraindik orain, lotzen gaituzten harreman istoriko nahiz politikoak areagotu ditu. Eta nola ez, hauteskunde hauek ilusio bereziz jarraitu ditugu.
Duela hilabete esan genuen gisan, Frente Amplioak herritarren gehiengoa inkonformismoa etsipenean ez bilakatzeak duen garrantziaz jabetuarazi du. Etsipenean ez bilakatzeaz gain, inkonformismo hori aldaketarako motore izan daitekeela ohartaraztea lortu du. Gehitzen, biltzen, jarraitu behar baita, etenik gabeko prozesu horrek ez duelako mantentzea meta, eraldatzea baizik.
Eta Euskal Herritik Tabaré, Pepe eta Frentea bera bere osotasunean zoriondu nahi ditugu. Politika eta gobernua guztien ongizatea eta zoriontasuna helburu duen proiektua gisa ulertzen dutela uste dugulako. Eta gure iritziz, Uruguaiko gizarteak asmo hau aintzat hartu du.
Guzti honegatik, gure herrian bakea lortzearen alde eskaini duten babesagatik, beste mundu bat posible eta beharrezkoa dela gogorarazteagatik, aukeratu berri den Tabaré Vazquez nahiz presidentzia uztera doan Pepe Mujica zoriondu nahi ditugu.
Azkenik, azken honi, bere etxeko ateak ireki dizkigun gisan, Euskal Herriko milaka etxetako ateak irekita dituela adierazi nahi diogu. Bai berarentzat, bai Luciarentzat, zein beste edozein bidelagunentzat ere.