ALBISTEAK

Asteburu honetan Asier Altuna Sortuko delegatua Bolivian egon da, igandean, urriaren 12an, buruturiko 2014ko hauteskunde orokorren jarraipena egiten.

Joan den abuztuan Sao Paolo Foroan Boliviara egindako bisitan zehar, Amaiurreko Xabier Mikel Errekondo diputatua eta Sortuko delegatua Boliviako eta kontinenteko ezkerreko hainbat ordezkariekin elkartzeko aukera izan zuten, Asier Altuna Boliviara itzuli da hauteskundeak jarraitu eta MASi Sorturen babesa adierazteko.

Sortuk berriro ere adierazi nahi dizkio bere babesa MASi eta Evo Moralesi, eta hauteskunde hauetan presente egonda bi herrien arteko harremana indartu nahi du. Sortuk Bolivian garatutako aldaketa prozesua goraipatzen du, pertsonak ardatz dituen prozesu bat delako eta Boliviako Estatu plurinazionala osatzen duten herri guztien eskubide eta baldintzak aitortu eta babesten dituelako.

Lortutako aurrerapenak, herri indigenen eta beren eskubideen onarpena gehien bat; eta ingurumenarekiko errespetua eta amalurrerarekin modu harmonikoan elkarbizitzeaz gain, izaera sozialeko aurrerapen esanguratsuek Boliviako prozesua adibide bilakatzen dute eta herrien garapenerako zabalik diren aukerak erakusten ditu.

Evo eta Garcia-Lineraren garaipena, mundu ezberdin baten alde borrokan gauden guztion garaipena da, Zorionak Bolivia!

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.