ALBISTEAK

Datozen egunetan Amaia Izko Sortuko bozeramailea eta Urko Aiartza Sortuko kide eta Amaiurreko senataria Kolonbiara joango dira Preso Politikoen inguruko hitzaldi batean parte hartzeko.

Amaiurreko Senatariak harreman erronda bat burutuko du egungo prozesuan lanean dabiltzan pertsona eta eragileekin, hauen artean, senatariak eta antolakunde politiko eta erakundeetako ordezkariak ere ikusiko ditu. Erronda honen helburua Kolonbiako prozesuaren garapenari buruzko lehen eskuko informazioa jasotzea, eta Sorturen konpromisoa, elkartasuna eta babesa erakustea izango da, modu berean Euskal prozesuaren zailtasunen eta aurrerapausoen berri emango du Urko Aiartzak.

Bere aldetik Sortuko bozeramaileak "Fundación Comité de Solidaridad con los Presos Políticos" fundazioak urriaren 15ean, Bogotan antolatutako "Foro Internacional sobre el Delito Político y Proceso de Paz" ekimenean hartuko du hitza. Antolatzaileek "Euskal Preso Politikoen Tratamendu Judizial eta Penitentziarioaren inguruko aurkezpen bat garatzea eskatu diote Amaia Izkori. Aurkezpen hau, ikerketa zabalago baten parte izango da Palestina, Amerikako Estatu Batuak, Txile eta Argentinako egoerekin osatuz. Foroaren helburu nagusia, antolatzaileen arabera, delitu politikoaren des-naturalizazioaz hitz egitea eta hauen trataeran sakontzea da, hauen aitorpena lortzeko, izan ere, hauen aitortza, Kolonbiako gatazkaren arrazoi sozio-ekonomikoak aitortzea delako.

Bisita honen bidez Sortuk, Kolonbian martxan den prozesuaren aldeko konpromisoa berretsi eta Kolonbia egoera berri batera eramateko lan egiten duten pertsona guztiei elkartasuna erakutsi nahi die.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.