ALBISTEAK

Sánchez Cerén El Salvadorreko presidente berriaren kargu-hartze ekitaldi ofizialetan hartuko du parte Sorturen ordezkaritza batek. Sorturen ordezkaritza Maite Ubiria Nazioarteko Harremanetarako arduradunak eta Xabier Mikel Errekondo Amaiur-eko diputatuak osatzen dute.

FMLNko komandante ohiaren izenpetze ekitaldia bihar, ekainak 1, burutuko da eta aurrez, hainbat bilkura izan ditu Sorturen ordezaritzak.

Horrela, Sorturen presidente Hasier Arraiz-ek FMLN eta Sánchez Cerén-i igorririko gutuna helarazi diote Ubiria eta Errekondok Medardo Gonzalez "Milton" FMLNren koordinatzaile nagusiari. Arraiz-en gutunak El Salvador eta Euskal Herriaren arteko harremanak estutzea du helburu, bi herrien arteko harreman historikoei eutsiz. FMLNko egoitza nagusian burutu den bilkuraren ostean Nidia Diaz komandante gerrillari ohi eta egun FMLNren nazioarteko arduradunarekin batzartu da Sorturen ordezkaritza.

El Salvadorreko hainbat eragilerekin batzartuko da Sortu egunotan, tartean memoria historikoa lantzen duen Asociación pro Busquedarekin zein hainbat ordezkari instituzionalekin. Bilkurotan Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbiderako Euskal Herrian zein Amerikan martxan jarririko ekimenen berri emango du Sortuk.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.