Aurreko asteburuan Istanbulen ospaturiko "Mundu mailako bake prozesuak eta lidergoen garrantzia" nazioarteko konferentzian hartu du parte Jon Andoni Lekue Sorturen ordezkariak .
Konferentzia honek hurrengo hilabeteetan jarraipena izango du mundu mailako bake prozesuen azterketa eginez. Besteak beste, Irlanda eta Hegoafrikako prozesuak aztertuko dira.
Lekuek azken urteetan Euskal Herrian eman den prozesuaren nondik norakoak azaldu ditu eta bide horretan Sorturen Idazkari Nagusi den Arnaldo Otegik izan duen papera.
Bertaratutakoak galderak egiteko tarte zabal izan zuten eta hainbat gairen inguruan hitz egiteko aukera izan zen.