Nazioarteko Harremanetarako Sortuko arduraduna Gorka Elejabarrietak, Danimarkako hegoaldeko unibertsitateko (University of Southern Denmark), Sønderborg hiriko kanpusean Euskal Herria eta egungo egoera politikoari buruzko hausnarketa eta eztabaida jardunaldi batean parte hartu du. Jardunaldia, unibertsitate honetako mugaldeko eskualdeen ikasketa departamenduak (Department of Border Region Studies) antolatu du.
Bere hitzartzean Gorka Elejabarrietak, azken urteetan konponbide prozesuan izandako gertaera nagusien errepasoa egin du, 2009tik hona emandako urratsak azpimarratuz. Azken hilabeteetan emandako hiru urratsen balioa azpimarratu du: Euskal Preso politikoen kolektiboak (EPPK)k emandako urratsa, ETA-k bere armak erabilpenetik kanpo uzten hastea, eta iheslari politikoen etxeratzearen hasiera. Horrekin batera, bake prozesua indartzeko Foro Sozialak egindako gomendioen balioa azpimarratu du. Gomendio horiek bake juxtu eta iraunkorreko eszenatokia erdiesteko bidea markatzen dute bere ustez.
Elejabarrieta konbentzitua dago euskal gizartearen bultzadaren bidez eta Nazioarteko komunitatearen babesarekin prozesua bururaino eramango dela. Honekin batera, Konponbide eszenatoki bat lortuko dela, non euskal herritarrek beren etorkizuna libreki erabaki ahal izango duten.
Jardunaldira bertaratutakoek Euskal Herriaren egoerarekiko beren interesa azaltzeaz gain, beraien harridura azaldu dute bake iraunkorreko eszenatoki bat lortzeko aukeraren aurrean Espainiar gobernuak duen jarrerarekiko.