Igor Zulaikak, Sorturen Europarako ordezkariak, Ostiraletik igandera bitartean Kopenhagen ospatu den Enhedslisten alderdi daniarraren 25. kongresuan hartu du parte.
Enhedslisten, Aliantza Gorri Berdea, 10.000 militante, 119 zinegotzi eta 12 Biltzarkide ditu Parlamentu daniarren.
Ezkerreko alderdi daniarrak ez du bere burua egun hauetan burutzen diren Europar Hauteskundetara aurkeztuko eta horren ordez EBren kontra gizarte mugimenduaren zerrenda babestuko du aurreko kongresuan erabaki zuen bezala (2013 - http://sortu.net/eu/nazioartea/329-gorka-elejabarrietak-eta-igor-zulaikak-danimarkako-enhedslisten-alderdiaren-kongresuan-parte-hartu-dute). Herri mugimenduaren izenean orain arte europar parlamentari izandako Søren Bo Søndergaard eta egun hautagaia den Rina Ronja Kari kongresuan izan dira. Biak Herri Mugimenduaren hautagaiak izateaz gian Enhedslisten.eko militante ere badira.
Aurtengo kongresuan Enhedslistenek bere programa berria eztabaidatu eta onartu egin du. Horrekin batera datozen legebiltzarreko hauteskundetarako zerrenda proposamenak aurkeztu dituzte. Kongresuko delegatuen artean bi hereneko babesa jaso ezinik, bi zerrenda bozkatuenak militantzia osoaren erreferendumera eraman beharko dituzte.
Sortuko ordezkariaz aparte, Europatik hainbat delegaritza bertaratu dira, besteak beste; Die Linke, Alemaniatik; RODT eta SV, Norbegiatik; VP, Suediatik; PCF eta Front de Gauche Estatu Frantsesetik; Syriza, Greziatik eta SP, Herbehereetatik. Munduko beste txoko batzuetatik ere, Palestina, Egipto, Sahara, Kurdistan edo Australiako delegazioek hartu dute parte.
Informazio gehiago:http://www.enhedslisten.dk/content/red-green-alliance