ALBISTEAK

Sortuk Rodt alderdiak Oslon ospatu duen kongresuan hartu du parte asteburu honetan. Kongresuan Norvegia osotik etorritako 150 delegatu inguruk zuzendaritza berria aukeratu eta hurrengo urteetarako ildo politikoa finkatu dute.

Nazioartetik Jon Andoni Lekue, Sortuko ordezkariaz gain, Danimarkako Red Green Alliance, Suediako Alderdi Komunista, KNK kurdutarra, Tamil herriaren ordezkari batek eta Nepalgo Alderdi Maoistak izan dira bertan. Naziaorteko ordezkaritzei zein Rodt alderdiko kideei Euskal Herrian bizi den prozesuaren berri eman eta aurrera begira elkarlan eremuak indartzeko borondatea adierazi zaie.

Ezker Abertzaleak aspalditik du Rodt alderdiarekin harremana eta Sorturen kongresu eratzailean ere parte hartu zuen joan den urtean.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.