Sortu bere elkartasuna adierazi nahi die egun gose greban diren 200dik gora preso palestinarrei. Gose grebaren helburua atxiloketa administratiboekin amaitzea da. Hauetako askok bi hilabete baino gehiago daramate gose greban eta 40 bat egoera kritikoan daude. Gose grebalari batek bihotzekoa izan duela jakin arazi da.
Atxiloketa administratiboen amaiera galdatzen dugu. Bere erabilera sistematikoa zigor kolektiboa besterik ez da. Preso batzuk bost urte baino gehiago daramate egoera honetan eta nazioarteko zuzenbidearen bortxa da. Genevako laugarren konbentzioa urratzen du ez baita soilik emergentzia egoeratan erabiltzen ez eta ezohiko uneetan. Atxiloketa administratiboak amaitu beharra du.
Gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu gose greban diren presoei eta Israeleko gobernuari praktika honekin amai dezan eskatzen diogu, horretarako beharrezkoak diren negoziaketak irekiaz.
SORTUk berriro ere Palestina-Israel auziari modu elkarrizketatuan heltzeko beharra berresten du. Eskualdera bake justu eta iraunkorra ekarriko duen negoziaketa prozesu bat beharrezkoa da.