ALBISTEAK

Israeldar Estatuak Palestinar herriaren aurka bere indar suntsitzaile oro baliatu du berriro ere. Dudarik gabe, larria den hiru herritar israeldarren bahiketa eta heriotzak dirudi operazio militar berri honen arrazoia; helburu erreala palestinar herriari zigor kolektiboa, oraindik areagotuagoa, inposatzera bideratua izan den operazioa zinez.

Operazio honek, Gazako herria gogorki zigortzeaz gain, 2008-2009ko neguan"Operación Plomo Fundido" gisa ezagutzen den horren errepikapena dirudi. 1400 hildako baino gehiago suposatu zituen operazio hark eta 2006ko urtarrilean hautestontzietan lortutako garaipenaren ondorioz Hamas desagertarazteko saiakera gisa salatu zen.

Eraso polizialen gorakada, planetako populazio dentsitate handieneko eremuaren aurkako bonbardaketa masiboak eta iragarritako Israelgo Defentsa Indarren lurreko interbentzioa, erantzun operazio gisa aurkeztua izan da.

SORTUk operazio militar hau mendeku ariketa bat baino, okupazioaren egunerokotasun krudelean kokatzen den erasoen baitan ulertzen du. Palestinar herriaren ahitzea helburu duen bide orriari erantzuten dion operazio gisa.

Ezin dugu gogorarazi gabe utzi Israeleko Estatuaren jarrera, bai iraganean eta bai egun, herritar palestinarrekiko erabateko gehiegikerian oinarritua izan dela. Palestinar herriarekiko giza eskubideen babeserako nazioarteko oinarrizko arauen bortxaketak izaera endemikoa du Israelgo estatuaren baitan.

Honek egiaztatzen du, hainbat estatuk aurrera eramandako politikak, okzidentalek nahiz erregionalek, Israeldar estatua euren interesak mantentzeko Estatu zelatari gisa sustatzeak, palestinar herria hamarkadetan zehar jasaten ari den injustiziaren erantzule dela
Hala salatu dute Nazioarteko hainbat ekimenek; Palestinarako Russel Auzitegiak kasu. Nazio Batuen Segurtasun kontseiluaren nahiz La Hayako Auzitegiaren zigorrak, bata bestearen atzetik, hutsean geratu dira.

SORTUk erasoen amaiera eskatzeaz gain, bere egiten du palestinarrek nazioarteko komunitatearei Gaza eta Cisjordaniako herriarren babes eraginkorra bermatzeko egin duten deia.

Era berean, eraso hauen azken helburua pasa den apirilean Al-Fatah eta Hamasek lortutako akordioa haustea dela errepikatzen dugu. Kolonizazioa betikotzeko nola ez.

Bestalde, SORTUk akordio hau norabide oneko pausu eta aukera gisa ulertu behar dela uste du. Gatazkaren konponbidea erraztu baitezake, Estatu Palestinarraren errekonozimenduari begira, interlokutore bakarra eskaintzeak.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.