ALBISTEAK

Sortuk Filtroko erailketen 20. urteurreneko ekitaldia egin zuen pasa den igandean Donostian. Bertan, Sorturen izenean, Amaia Izkok hartu zuen hitza.

Filtro 20 urte

Han eta hemen, fusilen suak berdin erretzen du. Han eta hemen, balen txistua berdin aditzen da. Han eta hemen, odolak gorria izaten jarraitzen du. Eta han, hemen bezalaxe, odol arrastoak ezbairik gabe ezabatzen ahalegintzen jarraitu nahi dute.

Ongi etorriak oroimen kolektiboaren ekitaldi honetara. Zeren, han, Uruguaien, eta hemen, Euskal Herrian, herriari oroimena ez ebasteko hautuari eusten diogu.

Gaurko egunez, duela 20 urte, Uruguaiko poliziak Fernando Morroni eta Roberto Facal gazteak erail zituen Filtroko ospitalearen inguruetan. Hamabost egun inguru lehenago Manueltxo Goitia, Mikel Ibañez eta Luis Mari Lizarralde euskal errefuxiatu politikoek, euren extradizioari aurrre egiteko gose greba hasia zuten. Baita azken egunetan egarri greba ere.

1989an Julio Maria Sanguinetti Uruguaiko presidenteak espainiar indar errepresiboei bere agintepeko lurraldean euskal herritarren aurkako jazarpena baimendu zienetik, tortura eta bahiketa kasuak ezagutu genituen. Inpunitate osoz jasotzen ziren gertakariak. 1992. Urtean hamairu euskal herritar prozesatuak izan ziren inpunitate praktika hauen ondorioz. 1994. urtean, ordea, uruguaitarrek plantoa egin zuten gobernuak euskal herritarren aurka zerabilkien jazarpen eta inpunitatearen aurrean. Eta aipatu euskal errefuxiatu politikoen extradizioa salatzeko protestaldi indartsuak konbokatu ziren.

Artean, Filtroko Ospitaleko protesta eta bijilia. Gose grebalariak bertan zirela, milaka uruguaitar ospitalearen kanpoaldean bildu ziren eztradizioa ekiditeko asmoz. Euskal herritarrak kaleratzeko orduan, polizia manifestariei bortizki oldartu eta Fernando eta Roberto erail zituen, hamaika zauritu eragitearekin batera.

Gaurkoan Manueltxo Goitia, Mikel Ibañez eta Luis Mari Lizarralderen senide eta lagunak ditugu gurekin. Elkartasunaren hari muturra askatzen ez dugunaren froga argi.

Euren izenean Manueltxo Goitiak du hitza, orduko gertakari lazgarrien testigu zuzena.

Elkartasunaren hari muturra gogor eusten dugu. Eta hariak, bi mutur ohi ditu. Elkar lotu beharrik gabe, kontakizun beraren parte diren muturrak. Uruguaiko kide eta lagunak ere badira gaurkoan gurekin. Eta gurekin egon nahi izan dute, baita ere Norma Morroni eta Lucia Topolanskyk ere:

Carta de Norma Morroni:

Lucia Topolansky:

Amaia Izkoren hitzartze osoa:

Roberto Facal eta Fernando Morroni. Elkartasunik sakonenaren adibide argiak biak. Herrien arteko elkartasunarenak, elkartasun internazionalistarenak, askapen borrokan dihardugun herriok eta jazarpena eta inposizioa sufritzen dugun herriok lotzen gaituen giza sentimenduaz haratago, adierazpen politikoa.

Duela hogei urte Euskal Herria eta Uruguai elkartasunak lotu gintuen Filtro ospitalearen inguruan, elkartasunak eta Uruguaiko herriak hain gertutik ezagutzen duen asilo eskubidearen aldarriak. Eta elkartasun eta aldarri horien guztien kontra poliziak egindako sarraskiak tristuran eta saminean lotu gintuen ere bai Euskal Herria eta Uruguaiko herria, izan ere 1994ko abuztuaren 24an, goizaldeko 5etan, poliziak, ospitalearen inguruan bildutako lagunak bortizki, era basatian, jipoitu eta tirokatu zituen.

Dozenaka zauritu gertatu ziren eta Roberto Facal eta Fernando Morroni han hil zituzten. Euskal Herriarekiko eta euskal iheslariekiko adierazitako elkartasunagatik hil zituzten. Horregatik betirako izango ditugu gogoan, betirako eramango ditugu bihotzean. Agur eta ohore Roberto eta Fernando. Zuentzako gure errekonozimendurik zintzoena eta sakonena.

Berriz ere, duela 20 urte bezala, Uruguaiko herria gure herriaren alde agertu egiten da, gure herriaren eskubideen alde, bake eta konponbidearen alde. Txalotzekoa benetan.

Eta esan beharrik ez dago ere, Uruguaiko adibidea eta nazioarteko ekarpena oso garrantzitsua izaten ari dela azken urteotan Euskal Herrian. Aieteko konferentziak garrantziz beteriko puntu bat markatu zuen, gerora nazioarteko egiaztatze batzordeak... Eta testuinguru horretan nabarmentzekoak dira ere herri desberdinetan egindako adierazpenak. Eta nola ez ekainean aurkezturiko "Uruguai Euskal Herriko bakearen alde" adierazpena.

20 urte hauek ez dira alferrik pasa ez Euskal Herrian ezta Uruguain ere. Bietan, herriak, herritarrok burututako borroka desberdinen bitartez lorpen handiak erdietsi dituzte. Lorpen nabarmenak.

Hemen Euskal Herrian, konponbide prozesua abian jarri dugu. Ezker Abertzalearen ekimen politikoak agertoki berri bat ireki du eta agertoki honek garapen bakarra du: herri honek zer izan nahi duen erabakitzea. Herri honek bere etorkizuna libreki erabakitzea.

El derecho a decidir es una reivindicación estrictamente democrática. Y quien niega este derecho se sitúa en parámetros antidemocráticos e impositivos aquí en Euskal Herria y en Països Catalans

Es en estos parametros donde se sitúa permanentemente el Estado español. El Estado español lleva marcado en su ADN que la solución en terminos democráticos genera grandes costes y ningún beneficio. Prefiere la no solución.

La salida a este escenario de no solución que nos quiere imponer sine die el Estado español es, para Sortu, la puesta en marcha de una vía vasca para la construcción de una Euskal Herria, una vía de carácter democrático y unilateral. El tren del derecho a decidir esta en marcha y Euskal Herria se va a subir al mismo.

En definitiva el soberanismo e independentismo tiene que presentarse ante la sociedad vasca con una oferta integral y progresiva, viable y positiva y, especialmente, de un carácter democrático incuestionable, que sea capaz de arrastrar al país a una dinámica de construcción y suma de voluntades.

Es ahí donde se sitúa a día de hoy la Izquierda Abertzale. Nuestra responsabilidad es con nuestro pueblo y la comunidad internacional. Es la conciencia revolucionaria y la honestidad con nuestro pueblo la que ha guiado y guiara nuestros pasos.

Aukeraz beteriko unea ireki da Euskal Herrian eta bakearen etsaiek ez dituzte aukera horiek zapuztuko hamaika ahaleginak egingo badituzte ere. Bakea eraikitzera goaz, justizian demokrazian eta askatasunean oinarritutako bakea. Estatuek ukatu nahi diguten etorkizun aske eta demokratiko bat eraikitzera goaz.

Eta batzuei batere gustatu ez arren geltoki horretara helduko gara. Indarra, kemena eta determinazio osoa izan badaukagu horretarako.

Guztion artean herri honi Estatu frantziarrari zein espainolari bortizki lotzen dituen kateak hautsi eta askatasunaren ateak zabaltzera goaz, eta bide horretan, noski, preso eta iheslari guztiak etxera ekartzera goaz.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.