Duela 16 urte Estatu Batuek Miamin Kubako 5 heroiak atxilotu zituen, lurralde estatu batuarrean espioitza egitea leporatuta. Benetan,Kubako Irla eta biztanleriaren kontrako ekintzak prestatzen zituen mafia Kubatarraren inguruko informazioa jasotzen zuten.
Bermerik gabeko epaiketa izan ostean, 15 urtetik bizitza osorako zihoazen kondenak jasotako kartzeleratu zituzten Kubako bostak. BOSTEN askatasunaren aldeko geldialdirik gabeko kanpainak 16 urtez zeharkatu du mundua, politikarien Hollywoodeko aktoreen eta mundu zabaleko hiritarren babesa jasoz.
Kuba eta AEBen arteko presoen aldatze eta askatzeak (Antonio Guerrero, Gerardo Hernandez eta Ramon Labañino, Kubatarrak; Alan Gross estatubatuarra eta AEBen agindupean zegoen Inteligentzia agente bat) aurrekaririk gabeko ekintza da bi herrien historia modernoan.
Harreman diplomatikoak ezarpena ere, aurrekaririk gabeko keinua da AEBen administrazioaren aldetik Kubako Gobernuarekiko. Gogora dezagun AEBk Kubarekiko harreman oro eten zutela 1961ean eta orduz geroztik indarrean den blokeo komertziala jarri zutela martxan.
Raúl Castrok eta Barak Obamak harreman diplomatikoak ber-ezartzeko aditzera eman duten asmoa eta bi herrialdeen arteko harremanetan fase berria zabaltzeko iragarri duten asmoa oso itxaropentsuak dira, Kubako herriak pairatzen duen blokeo bidegabe eta kriminala, 50 urteren buruan behin betiko amaitu dadin.
Bitartean, irla osoak, milioika eta milioika kubatarrek, euren heroien etxeratzea ospatzen dute. Lazo horia, Kubako bosten askatzearen aldeko kanpainaren ikurra, bere amaierara ailegatzen da helburuak beterik!
Sortuk bere alaitasunik handiena adieraztea baino ez dauka, abenduaren 17an jaso den gertaera historiko honen aurrean. Egin dugun ekarpen xumeak alaitzen gaitu eta AEB eta Kubaren arteko harremanek, behingoz garai politiko berria zabaltzea eta Kubako herriak pairatzen duen blokeo bidegabe eta kriminala amaitzea espero dugu.
Gaurko eguna internazionalista guztion memorian geratuko da, mundu bidezkoago eta igualitarioago baten alde borrokan gauden guztion memorian.
Euskal Herria, 2014eko Abenduaren 17an.
SORTU Nazioarteko Lantaldea.