ALBISTEAK

1965eko urtarrilaren 1ean buruturiko Al Fatah Erakunde Nazional Palestinarraren lehenengo erresistentzia ekintzaren 50. Urteurrenaren bezperetan, Nazio Batuen Segurtasun kontseiluak, Jordaniak, OLPren eskariz, aurkezturiko erresoluzioa onartu. Erresoluzioa Liga Arabiarrak eta Europako hainbat estatuek, Luxenburgo eta Frantziar estatuak besteak beste, babesten zuten. Palestinarrek proposaturiko testuak Israelekin urte baten buruan erdietsi beharreko bake akordioa eta 2017ko bukaerarako Israelek 1967ko gerraz geroztik okupatzen dituen lurraldeetatik erretiratzea eskatzen zuen.

Beste behin, Israeleko estatua babesteko interes geopolitiko eta ekonomikoak gailendu dira, Israelek egun erreala den aukera bakarra zapuzteko darabilen estrategiarekin jarraitzea onartuz. Izan ere, bi estatuen aukera da aukera erreal bakarra egun, bakean biziko diren bi estatu burujabe eta bideragarriena, Israelen politika onartzeak, gatazkari edonolako irtenbide baketsu ematea ezinezko egiten duelarik.

Kontseiluaren ezezko honen aurrean Palestinako herriarekiko eta hauen zuzendaritzarekin gure elkartasuna berresten dugu. Bi estatuen konponbideari babesa emateko eta Palestinako estatu independentearen nazioarteko onarpenaren aldeko aldarria indartzeko unea da. Okupazioarekin bukatuko duen prozesua abian jartzeko ezezkoaren aurrean OLPren ekinbide demokratikoa indartzea eta onarpenaren eta okupazioaren bukaerarako darabilten estrategia babestea beharrezkoa da.

Sortuk bere babes osa adierazi nahi die indar palestinarrei eta modu berean Al Fatah zoriondu nahi du bere okupazioaren kontrako erresistentziaren 50. urteurrenean.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.