ALBISTEAK

Sorturen delegazioa, Rufi Etxeberria eta Urko Aiartza Sortuko kideek osatua, ELN eta Kolonbiako Gobernuaren negoziaketen irekiera ekitaldian egongo da.

Negoziaketen irekiera ekitaldia gaur, Quiton (Ekuador), arratsaldeko bostetan (Euskal Herriko 00.00ak) izango da, eta bertan hasiera emango diote ELN eta Kolonbiako gobernuaren arteko negoziazioen fase publikoari. Zabaltzen den fase honetan, martxoaren 31an iragarritako agendaren puntuak jorratuko dituzte.

Sorturen izenean, fase berri honi gure babes osoa adierazi nahi diogu, eta bidenanar, balorean jarri nahi dugu ELN eta Kolonbiako Gobernuaren artean bakearen eraikuntzan orain arte egindako bidea.

2016ko urriaren 27an

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.