Sorturen ordezkaritza bat, Rufi Etxeberria eta Urko Aiartzaren eskutik, FARCen konferentzia historikoan dago.
Sortuk lehen eskutik jarraitu nahi izan du FARCen konferentziaren berri eta, bertan egonik, hainbat harreman burutu.
Izan ere, Sortuk garrantzia berezia eskaini dio Kolonbiako gobernuak eta FARC-ek sinatutako akordioari, oso berri ona delako eta euskal gatazka politikoaren testuinguruan lagungarri gerta dakigulako hango esperientzia.
Kolonbian erdietsitako akordioak nazioartean mugarri berria ezarri duelakoan gaude, gatazka eta bere ondorioen konponbideari dagokionean eta, besteak beste, biktimen kontuari heltzeko orduan.