Herriak bere geroaren jabe izatea defendatzen eta justizia soziala helburu dugunontzat Kubako iraultza eredua izan dugu.
Estatu Batuen inperialismoaren aurrean, Fidel Castro Cubaren askatasun ametsaren erreferente nagusia da; Kuba, kubatar guztientzat berreskuratu zuena. Gobernu esperientzia guztiek erakutsi eta izaten dituzten akats eta ongi egindakoekin, kubatar guztientzat klase ezberdintasunak gaindituz, bizi kalitate estandarrak lortu zituen.
Azpimarratzekoa da Kuba dela umeen biziraupen tasa handiena duen herrialdea, eta Amerika osoan ezagutzen den osasun sistemarik aurreratuena duela.
Kuba elkartasun internazionalistaren eredua da; mundu osoko estatuek edota estaturik gabeko nazioek ere independentzia lortzeari begira edota beren behar sozialak betetzeari begira, kubatarren laguntza izan dute eta hori eskertu egin dute.
Ezker independentistak aintzat hartzen dituenn balore guztiak jasotzen dituzte Fidel Castrok eta Kubako iraultzak eta herri gisa dagokigun askatasun helburua erdiesteko balore horiek guztiak gure egiten ditugu.
Datozen egunotan Sortuko ordezkariak Kubako Alderdi Komunistako ordezkariekin eta euskal diasporako kideekin harremanak burutuko ditu.