Arnaldo Otegik Rosa Luxemburg konferentzian parte hartu du, bere erailketaren urteurrenarekin. Urtero Alemaniako ezkerrak 1919ko urtarrilaren 15ean erail zituzten Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht omentzen du urtarrileko bigarren igandean. Beste hainbat ordezkarirekin batera (tartean ziren Gorka Elejabarrieta, Sorturen Nazioarteko Harremanetarako idazkaria eta Josu Juaristi, EH Bilduren europarlamentaria) eta Berlingo Euskal Herriaren Lagunak elkartearekin batera hainbat mobilizaziotan parte hartzeko aukera izan du Otegik, eta "Junge Welt"ek antolatutako konferentzian ere hitza hartu zuen larunbatean.
"Estatu bat nahi dugu jendarte guztiz ezberdina eduki ahal izateko"
Arreta handia piztu zuen Otegiren diskurtsoak Berlinen bildutakoen artean. Alemanian zaila izan ohi da abertzaletasuna ulertzea, eta horregatik bere hitzartzean independentismoaren inguruan eta honek ezkerreko politikak egiteko ematen dituen aukeren inguruan hitz egin zuen Arnaldo Otegik. Hona hemen bere hitzartze osoa:
Lore eskaintza eta manifestazioa
Manifestazioaren hasi aurretik Kurdistango eta Euskal Herriko borrokalari guztiei agurra bidali zien Arnaldo Otegik bere twitter profilean:Manifestazioa bukatzerakoan tradizionala den lore-eskaintzan ere parte hartu zuen Euskal Herritik joandako delegazioak:#Berlin-go manifestazioan #RosaLuxemburgKonferenz #EHBerlin pic.twitter.com/CRKcosW30F
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2017(e)ko urtarrilak 15
Lore eskaintza hilerrian #RosaLuxemburg #Berlin 🌹 pic.twitter.com/8MpwErDStt
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2017(e)ko urtarrilak 15
Sowjetisches Ehrenmaletik deia Bilboko manifestaziora
Nazien aurkako gerran Berlinen hil ziren sovietarrei omenaldia egiten die Sowjetisches Ehrenmal monumentu-hilerriak. Arnaldo Otegi ere bertara joan zen, omenaldi txikia eskaini eta bertatik ere Euskal Herriko ezker indepedentistak duen zentzu antifaxista gogora ekarri zuen, Bilboko manifestaziora deitzeko probestuz.
Berlin, komunisten hilerria. #Berlin #EHBerlin #Mezua pic.twitter.com/v5HP8KPvrv
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2017(e)ko urtarrilak 14