ALBISTEAK

SORTUk, Kolonbian bakea lortzeko helburuz, otsailaren 7tik aurrera, Ekuadorreko Quiton, kolonbiar gobernua eta ELNren arteko elkarrizketa formalei hasiera emateko mahai publikoaren osaketa txalotzen du.

Bi aldeak zoriontzen ditugu mahaia osatzeko zailtasunei aurre egiteko gai izan direlako eta espero dugu, etorkizunean ere, izpiritu berarekin gainditzea sor daitekeen arazo oro.

Lortutako akordio honek aukera ematen du 2016ko martxoan adostutako sei puntutako agendari hasiera emateko, gatazka armatua gainditu eta bake iraunkor eta justuaren bitartez, Kolonbiak eskatzen dituen aldaketerako baldintzak sortuko dituena.

Kolonbiar herriak hainbeste desio duen bakea lortzeko ahaleginean jarrai dezan animatzen dugu.

Euskal Herriatik, kolonbiar herriarekin lotura historiko eta adiskidetasunezkoak mantentzen dituen herri honetatik, zeregin honetan laguntzeko gure prestutasuna agertu nahi dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.