Asier Altuna Sortuko kidea El Salvadorren da Chapultepeceko akordioen 25. Urteurrena ospatzeko FMLNk antolaturiko ekitaldietan parte hartzen.
Astelehenean Schafik Handalen mausoleoan egindako lore eskeintzan parte hartu zuen.
Sortuko kide den @asieraltuna El Salvadorren da @FMLNoficial|rekin batera.
— Sortu (@sortuEH) 2017(e)ko urtarrilak 17
Larunbatan Schafik Handali lore eskaintza egin zion. pic.twitter.com/NoidsqP7yu
Igandean, FMLNren Nazioarteko Harremanen sailak antolaturik Euskal Herriko egoeraz, konponbide prozesuaz eta Preso, iheslari eta deportatuen egoeraz hitz egiteko aukera izan zuen.
Hitzaldiak 40 lagun bildu zituen, nazioarteko delegazio ezberdinetako kideak; Danimarka, Portugal, Panama, Nicaragua eta Kolonbiakoak eta Frenteko militanteak. Hitzaldiari hasiera Nidia Diazek, FMLNeko Nazioarteko idazkariak, eman zion eta Mirtala Lópezek, Europarako arduradunak, ere hitz egin zuen.
Igandean @FMLNoficial|ek antolatutako gatazken konponbidearen inguruko hitzaldian hartu zuen parte, euskal presoen egoera azalduz. pic.twitter.com/RQDMBS0JrC
— Sortu (@sortuEH) 2017(e)ko urtarrilak 17
Ekitaldiaren bukaeran euskal presoei elkartasuna adierazteko argazkia atera zuten partehartzaileek.
Ekitaldiaren bukaeran El Salvadorretik euskal preso eta iheslari politikoei elkartasuna bidaltzeko argazkia egin zuten. pic.twitter.com/MTYsle87ju
— Sortu (@sortuEH) 2017(e)ko urtarrilak 17