ALBISTEAK

Marije Fullaondo ren iritzi artikulua, Sorturen Politika Feministaren lantaldearen izenean:

Gasteizko Legebiltzarrean Kidetzak, EAEko banandutako guraso elkarteak, herri ekimen legegile bat aurkeztu du 80.000 sinaduratik gora bilduta, gurasoak banantzen eta ados jartzen ez diren kasuetan haurren zaintzarekin lotutako gaur egungo arauak aldatzeko helburuarekin. Lege-proposamen honek kontrako eta aldeko jarrerak sortu ditu, norberaren egoera eta bizipenak askotarikoak baitira, eta nahasmena eta jakin-mina ere eragin ditu. Horretaz jakitun, Sortuk gai honen inguruan bere posizioa erabakitzeko eztabaida irekiko du. Gaurkoan, baina, Sorturen Politika Feministaren lan taldetik gaia kokatzen laguntzeko eta hausnarketa sustatzeko elementu batzuk mahai gaineratu nahi ditugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.