ALBISTEAK

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak eginiko adierazpenak salatzen ditu Sortuk. "Abortua egon bitartean bakerik ez dela egongo" eta abortua ez dela sekula justifikagarria, bortxaketa kasuetan ere ez, adierazi zuen Munillak.

Emakumeoi soilik dagokigu gure bizitza eta gorputzen inguruan erabakitzea. Eskubide osoko subjektuak gara emakumeok eta ez gotzainik ez ministrorik ezin du gugatik erabaki.


Munilla bere hitzen bidez eta PP, LOMCE eta Abortuaren Legearen moduko politiken bidez, Eliza katolikoaren dogmarik atzerakoienak inposatu nahi dizkigute.

Munilla edota Iceta gotzainen adierazpenek zein PPren politikek, Espiritu Nacional delakoaren hedapen eta asimilaziorako Eliza katolikoa eta eskuin espainiarra eskuz esku lan egiten zuten garaira garamatzate.

Eliza katolikoa ez da nor bere dogmen bidez pertsonen bizitza eta eta eskubideak baldintzatzeko.

Azkenik eta honi aurre egiteko tresna eraginkorrena borroka feminista denez, Sortuk deia luzatzen du Martxoaren 8rako Euskal Herriko mugimendu feministak deituriko mobilizazioetan parte hartzeko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.