ALBISTEAK

Urte berria lehenengo erailketa matxistarekin hasi dugu, seme batek bere ama Portugaleten hil du. Indarkeria eta eraso matxistak ezin dira gertaera isolatu edo salbuespen gisa ulertu. Emakumeonganako indarkeria egiturazkoa eta sistemak funtzionatzeko ezinbesteko tresna da.

Gizonezkoek botere eta kontrola galtzea duten heinean eta emakumeok gure burujabetza gauzatzen goazen ahala, egoera horrek biolentziak eragiten ditu hainbat gizonen aldetik. Erasotzaileek jendarte eredu patriarkal honen sostengua dute eta hortaz baliatzen dira.

Jendartean emakume eta gizonen arteko ekitate falta nabaria da oraindik ere.

Biolentzia anitzak ematen dira emakumeen kontra, baso komunikanteak dira eta erasoetarako baldintzak eraikitzen dituzte: emakumeen kosifikazioa aisialdian, kontrolaren normalizazioa, geure gorputzenganako judizializazioa, biolentzia matxistari aurre egitekorakoan banalizazioa, prebentziorako neurri eta aurrekontu murrizketa, medioetako mezu bikoitza, azken finean indarkeria matxistaren normalizazio perbertsoa.

Emakumeon Mundu Martxak gaur Euskal Herriko herri eta auzoetan deitutako deialdiarekin bat egiten dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.