ALBISTEAK

2017 urtea hasi eta lehenengo bi asteetan gure herrian bi emakume erailak izan dira eta bi urteetako neskato Donostiarra larriki zauritua izan da.

Sortutik gure elkartasuna eta doluminak adierazi nahi dizkiogu, Burlatako Blancaren senide eta lagunei.

Berriz ere, emakumeen aurkako indarkeria ez dela gizon batzuen portaera eta jarrera batzuetara mugatzen aipatu behar dugu. Jendarte patriarkalaren ondoriozko arazo estrukturala da, eta beraz, egoera honen konponketarako, ezinbestez, gizon eta emakumeen arteko botere harreman estrukturalari aurre egin behar zaio. Ez dugu ikuspuntu juridiko, asistentzial eta polizial hutsetik aurrera egingo.
Indarkeria matxista ezinezkoa litzateke indarkeri hori justifikatzen, legitimatzen eta ahalbideratzen duten sozializazio -mekanismo horiek gabe.

Gertaera lazgarri hauek jendarte parekidea eraikitzeko gure konpromisoa areagotzen dute eta emakumeen eta gizonen arteko botere-harremanak gainditzeko neurri eta bitarteko zehatzak martxan jartzeko premia agerian uzten dute.

Sortutik gaur Burlatan eta bihar Emakumeen mundu Martxak Euskal Herri osoan deitutako elkarretaratzeekin bat egitera deitzen dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.