ALBISTEAK

Emakumeen Mundu Martxako Europako karabana irailaren 28an sartuko da Euskal Herrira Tafallatik. Martxa hau bost urtean behin ospatzen da: Aurtengoa martxoaren 8an abiatu zen Kurdistanetik "Gure gorputza gure territorioa" lelopean.
Sortuk eta Sortuko emakumeok martxa honen harira izango diren ekimenak bultzatu eta bertan parte hartzeko deia zabaldu nahi dugu.

Lau gai nagusi landuko ditu EHEMM-k (Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa):

Sistemarteko indarkeria

Emakumeen Mundu Martxa lehenengoz ospatu zenetik indarkeriaren aurkako mezua izan du aldarrikapen nagusietako bat. Era berean, EH-n ere egiteko nagusietako bat indarkeria sexistari aurre egitea izan da eta jarraitzen du izaten (erailketen aurreko protokoloak martxan jarriz edo salaketak eginez).

Bizitzaren iraunkortasuna

Argi dago krisia deitzen dioten testuinguru honetan emakumeok pairatzen dugun indarkeria eta prekarietatea handiena. Honen aurrean alternatibak baditugu , eta horiek bizitza erdigunera ekartzen duten politikak lantzetik hasten dira.

Gorputzak eta sexualitateak

Gure gorputzek sufritzen dute indarkeria , baina era berean gure gorputzak eraldaketarako armak dira . Horregaitik , desirez, lesbianismoaz, transexualitateaz.... ere mintzatu nahi dugu.

Sarean lan egitea eta aniztasuna kudeatzea

Gure indargune nagusia emakume eta feministak saretzea eta batzea da. Horretarako espazio ireki eta anitza izatea nahi dugu, aniztasuna landu egin behar dugula argi izanik. Denok gure tokia izan dezagun espazio komunak behar ditugu.

Parte hartu irailaren 28tik urriaren 4 bitartean herri zein hiriburuetan antolatuko diren ekimenetan, eta urriaren 4an Bilbon elkartuko gara.

"Martxan jarraituko dugu, guztiok aske izan arte!".

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.