SORTUk Iparraldeko kontseilua aurkeztu zen atzo Baionan. Hona hemen agerraldiko irudiak eta Xabi Larralderen hitzak:
Martxoaren 8an, "ospatzen" dugu emazteen eskubideen aldeko nazioarteko eguna. Euskal Herri guzian elgarretaratze ezberdinak antolatuak dira karia horretara.
Ezin erran gaur egun parekidetasuna eta eskubiden berdintasuna bermatzen duen jendarte baten baitan girenik.
Alderantziz, borroka feministari esker lortutako eskubideak lanjerrean emanak dira gaurko egunean. Gaurko sistema kapitalista eta patriarkatuak, lortuak ziren hainbat eskubide murrizten ditu.