ALBISTEAK

Euskalgintzaren aldarrikapen historikoa da Euroituna berrestea. Martxoak 31 Kolektiboak bultzaturiko mobilizazioen ondotik eta Hollanden hauteskunde kanpainako zina gauzatzeko asmoz, diputatu sozialista batzuek Euroituna berresteko proposamena aurkeztu zuten Frantziako Lege Batzordean. Euroituna berresteko traba nagusia Frantziako Konstituzioa da, Estatu Kontseiluak eta Konstituzio Kontseiluak egiten duten irakurketa hertsiarengatik. Diputatu horien helburua da saihestea aipatu diren trabak.

Hendaian gaude gaur elkarturik Angel Gurmindo "Stein" eta Bixente Perurena "Peru", euskal errefuxiatu politikoak omentzeko, egun 30 urte betetzen baitira GALek erail zituenetik. Egun hortan, 1984ko otsailaren 8an, GALek bere seigarren ekintza burutzen zuen Ipar Euskal Herrian. Bost hilabete lehenago, GALek bere lehen ekintza burutu zuen, euskal errefuxiatu politikoen eta beraien ingurukoen aurkako serie hilketa bati.hasiera emanez. 30 hildako inguru, gehienak errefuxiatuak, militanteak, Euskal Herriaren askapen nazionala eta sozialaren borrokan inplikatuak ziren herritarrak, eta baita ere frantses hiritarrak.

Gure irudiko egungo ekitaldia ekimen garrantzitsu bat da, Peru eta Stein-en senide eta lagunekin partekatzeko unea, eta haien bitartez frantziar eta espainiar estatuen ukapen eta errepresio politikak eragindako biktima guztiei gure berotasuna eskeintzeko unea. Euskal Herrian eta bereziki Ipar Euskal Herrian ezker abertzaleko militante belaunaldi oso bat hunkitua izan da GAL, eta orohar, gerla zikinarengatik. Hendaiak eta bertako jendeek gerla zikinaren gertakari anitz bizi izan dituzte, Batallon Vasco Espagnol, triple A, GAL edo Xabier Manterola hendaiarraren kontra burututako ekintzak errealitate honen adibide gordinak direlarik.

SORTUk bere militantzia bildu du azaroaren 16an, larunbatarekin, burututako urteko biltzar nagusian. Biltzar nagusiaren helburua, egoera politikoaren inguruan eztabaidatzeaz gain, hurrengo bi gaiak eztabaidatzea eta bozkatzea zen:
1) Ezkertiar eta abertzaleen berrantolaketa eta EHBAIren prozesu eratzailea.
2) Heldu den maiatzaren europar hauteskundeak.

Xabi Larralderi egindako elkarrizketa laburra, Lurralde Elkargoko eztabaida hobeto ulertzeko:

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.