ALBISTEAK

Azken aste hauetan gatazka konponbidearen aldeko dinamika beste norabide batean sartu da, urrats garrantsitsu bat gaindituz eta mugarri berri bat finkatuz. Ezker abertzaleak bultzatutako iniziatiba politikoaren bitartez Euskal Herrian irekitako prozesua elikatzen eta indartzen segitzen du. Preso eta iheslari politikoen kolektiboak mugitu dira, presoek bateratze eta Euskal Herrian hurbilketaren aldeko kanpaina abiarazi dute, eta iheslariek beraien itzulerarako baldintza politikoak eraikitzen segitzen dituzte. Horrela, Ezker Abertzaleak bere lan egitaraua finkatzen du eta prozesuaren erritmoa markatu ere.

Horrela, Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen adostasunarekin, armen biltegiak zigilatze prozedurari ekiteari buruzko ETAren erabakia, bi kontu jarri ditu begi bistan: 1)Ezker Abertzalearen ekimenek Euskal Herriko gizartearen sektore zabalagoen prozesuarekiko atxikimendua sendotzen du, eta bide batez Nazioarteko komunitatearen engaiamendua indartzen. 2) Parisek eta Madrilek prozesu horretan parte hartzeari uko egiten segitzen dute, alde batetik Harremanetarako Naioarteko Taldearen ordezkariak eta bestetik Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordearenak frantses eta espainiar epaile antiterorristen aitzinean konbokatu izanak horren froga baita. Horri gaineratu behar zaio Egoitz Urrutikoetxearen atxilotze saiakera, Baionan Bake Bideak bere bigarren Bake Foruma antolatzen zuen egunean bertan, edo preso politikoen baldintza kaxkarrak aldatu ez izanak.

Euskal Herrian Bake prozesua egunez egun eraikitzen ari da, eta prozesu horretan bigarren Bake forumak une garrantzitsu bat suposatu du, bertan parte hartu dutenengatik baita mintzaldietan egin dituzten adierazpenengatik. Euskal Herrian Paris eta Madril behartuko duen indar harremana eratzen ari da. Bederen Ezker Abertzaleak martxan jartzen ari den ekimenak zentzu hortatik dihoaz. Emeki baina azkarki Euskal Herria antolatzen ari da. Frantses Justizia ministroa hona etorri zen egunean bertan 26 erakunde politiko, sozial eta sindikalak bildu dira preso eta iheslari Kolektiboaren aldeko dinamika amankomun bati buruz aztertzeko. Horrek konpromiso zabal bat dagoela erakusten du eta engaiamendu horretan ekainaren 14an, Baionan, preso eta iheslarien aldeko manifestazio garrantsitzu bat burutzea erabaki da. Herriko hauteskundeen biharamunean hitzordu nagusietariko bat izanen da.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.