ALBISTEAK

Espainiako Auzitegi Gorenak Sortuko Bizkaiko kontseilukidea den Urtza Alkorta eta beste hiru lagunen kontrako epaiaren baieztapena ezagutu ondoren, Sortuk salatu nahi du ozen espainiar Estatuak euskal herritarrekiko mantentzen duen jardun errepresiboa.

Konponbide eta bakearen aldeko pausuak eman beharrean, herri honek aspaldi markatutako bideari eutsi beharrean, estrategia errepresiboaren aldeko apustuarekin jarraitzen du Madrilgo Gobernuak. Hortxe ditugu adibidez gazteek jasaten duten jazarpen polizial etengabea edota espetxe politika kriminala. Bakearen estai gisa jarduten du PPk.

 

 

Urtza Alkorta lan politikoa egiten ari da Sorturen baitan. Joan zen larunbateko Sorturen Kongresuan onartutako ebazpenean esaten den bezala, askatasunaren garaia heldu da, baina espainiar eta frantziar estatuek ez diote Euskal Herria eta euskal hiritarrei eskaintza demokratikorik eskaini nahi, biolentzian eta inposaketaren estrategia baino ez dituzte eskaintzen.

Urtza Alkortari, berarekin batera zigorturiko hiru lagunei eta bere ingurukoei gure elkartasuna helarazi nahi diegu, bai eta burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.