Ezkerreko militante historikoa den Periko Solabarria, Ernaiko beste kideekin batera, espainiar Entzutegi Nazionalean deklaratu beharko du bihar inputatu gisa terrorismoa goraipatzea akusaziopean. Estatuak prozesua apurtzeko jarrera mantentzen du, judikatura eta salboespen neurriak horren zerbitzura jartzen dituelarik.
Madrilgo gobernua konfrontazio giroa piztu nahian jarraitzen du, gatazkarren behin betiko konponbidea nahi duen herritarren gehiengoarengandik gero eta gehiago urruntzen delarik. Sortuk bat egiten du gehiengoaren nahi honekin eta bere esku dagoen guzti egingo du momentu oro prozesuaren aldeko bere konpromisoa bururaino eramateko.
Amesten dugun mundua eraikitzeko bere bizitza osoan Periko Solabarriak izan duen aldeko jarrera eta konpromesua eskertu nahian, inoiz ezagutu ez den elkartasun keinu eta ekimenak ezagutu dira egunotan Barakaldon. Ordezkaritza politiko, sozial eta sindikal zabala kaleratu da Perikoren alde.
Bat egiten dugu gaur, hilak 18, 20.00tan, Barakaldoko Justizia Jauregian gauzatuko den konzentrazioarekin.