Bihar asteartea, ekainak 9, Bizkaiko Lurralde Epaitegian Niko Moreno, Josu Herrero Papi eta Rita Ugarriza epaituko dituzte. Elorrioko udal pleno jendetsu batean izandako gertakarien harira, PPko zinegotziari "fascista" deitu izana egozten diote Herrerori; Niko Moreno, berriz, momentu hartako alkatea izanik, "gertaera hori ekiditeko ezer ez egin izanagatik" dago auzipean. Kasu guztietan "agintearen kontrako atentatua" da salaketa.
Egun, Josu Herrero Elorrioko Sorturen koordinatzailea da, eta Niko berriz Bizkaiko Sorturen arlo instituzionaleko arduraduna. Sorturen ustez, berriro ere, Estatutik nahi ez duten bake, eta irtenbide eszenatokia ostopatzeko eta ekiditeko iraganeko estrategietan murgilduta daudenak bultzatzen dute horrelako epaiketekin. Berriro ere, Sorturen kontrako jazarpen politikoa gauzatuko da kriminalizazioa eta judizializazioa erabilita.
Hori dela eta, Bizkaiko Sortuk elkarretaratzea deitu du epaitegi aurrean goizeko 10:30etan, "Konponbide garaia da, Jazarpen politikorik ez!".