ALBISTEAK

Azken boladan, Huelvako espetxean euskal preso politikoen kontra funtzionarioen aldetik ematen ari den jazarpen egoera larriaren aurreran Sortuk honako hau adierazi nahi du:

  • Lehendabizi, elkartasuna adieraztea Huelvako euskal preso politikoei.
  • Bigarrenik, espetxe horretan azkenaldian funtzionarioen aldetik ematen ari den jazarpen egoera gordina salatzea. Euskal preso politikoek gero eta egoera okerragoan daude eta bere eskubideak etengabe zapaltzen ari dira.
  • Eta azkenik, jazarpen egoera hori behin betiko amaitu dadin esijitzen du. Bakartze, isolamendu eta sakabanaketa politika behingoz amaitu behar dira eta beren eskubideak errespetatuak izan behar dute. Azken finean, espetxe politika honekin lehenbaitlehen amaitu behar da.

Mikel Irastorzaren atxiloketaren aurrean, zera adierazi nahi du Sortuk:

Bakearen etsaien hamaikagarren operazioaren aurrean gaudela.

Bidenabar, Rajoyren gobernu berriaren aurkezpen txartel gisa ere har dezakegu operazioa.

Gaizka Sopelana iheslari ohiaren heriotzaren aurrean, Sortuk doluminak helerazi nahi dizkio bere familiari.

Honekin batera, iheslari eta errefuxiatuen egoera gogoratu nahi dugu gaurkoan, beren herri eta etxeetatik urrun, egoera ezin zailagoetan aurkitzen direlako.

Gauzak honela, denoi dagokigu mugitzea, biharko Euskal Herrian, inork bere sortetxetik ihes egiteko motiborik eduki ez dezan nahi badugu, eta horrek, gatazkaren konponbide justu eta osoaren alde egitea eskatzen du.

Horretarako bere prestutasuna agertu nahi du Sortuk bere oinarriaren eta herriaren aurrean; eta euskal Estatu librea borrokatzeko engaiamendua.

ETA erakundeak adierazi duenez, Oise-ko operazioa "tranpa" izan da: "aspaldi zuen ETAK armategi hori utzia".

ETA erakundearen baieztapena kontuan hartuta, espainiar gobernuaren propaganda operazio huts baten aurrean gaudela ondorioztatu dezakegu. Eta kasu honetan, Frantziako gobernuaren laguntzarekin burutu duela operazio propagandistikoa.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.