ALBISTEAK

Mikel Irastorzaren atxiloketaren aurrean, zera adierazi nahi du Sortuk:

Bakearen etsaien hamaikagarren operazioaren aurrean gaudela.

Bidenabar, Rajoyren gobernu berriaren aurkezpen txartel gisa ere har dezakegu operazioa.

Ez dago mundu osoan antzeko beste adibiderik: Gobernu bat, etengabeko atxiloketak eta boikot ariketetan murgilduta, duela bost urte borroka armatua utzi zuen erakunde baten aurrean, zeina bere esku dagoen guztia egiten ari den desarme ordenatu bat bururaino eramateko.

Honek guztiak, irabazle eta galtzaileen kontakizuna inposatzeko ahaleginari erantzuten dio.

ETAren desarme ordenatua saboteatu nahi dute, atxiloketen bitartez irabazi nahi dutelako hautestontzietan dagoeneko galdu duten guztia.

Euskal gizarteak apustu argia egin du bakea eta erabakitzeko eskubidea defenditzen duten indarren alde eta España proiektua inposatu nahi dutenak baztertuz. Zenbat eta irrazionalagoak izan bakea eta konponbidearen aurka egiten dituzten saiakerak, gero eta garrantzia gutxiago izango du beren presentziak Euskal Herrian.

Sortuk, positiboan, Foro Sozial Iraunkorraren gisako ekarpenak azpimarratu ditu, atzo, Nafarroako Parlamentuan ikusi genuen moduan, bide argi bat marrazten duelako gatazkaren konponbide osoari begira, honen epizentroa Euskal Herrian kokatuz eta herritarren esku utziz benetako protagonismoa.

Sorturen iritziz, oztopo guztien gainetik, hau da jarraitu beharreko bidea eta gure konpromisoa agertu nahi dugu, behin betirako ixteko gatazka eta bere ondorio guztiak.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.