NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako Goi Komisionatuaren torturaren aurkako batzordeak tramiterako onartu du Ibon Iparragirre larri gaixo dagoen euskal presoaren aldeko kautelazko neurri bat. Torturaren aurkako profesionalen nazioarteko erakundeak eskatu zion neurria NBEri.
Torturaren aurkako Profesionalen Bilguneak gogora ekarri du Iparragirre "hiltzeko arriskuan" dagoela, eta Espainiak ukatu egin diola zigorra etxean betetzeko eskubidea.
Ondarroako presoak jasaten duen egoera larri honen aurrean Sortuk bere berehalako askatasuna eta preso gaixo guztien kaleratzea eskatzen du.
Horretarako ezinbestekoa da herri aktibazioa eta mobilizazioa eta independentismoa indartsu bat.
Beraz, preso gaixo guztien kaleratzeko bidea indartzeko modurik onena datorren irailaren 25ean EHBildu bozkatzea da.
Sortuk ohar honen bitartez, atzo Euskal Preso Politikoen Kolektiboak argitara emandako agiria balioan jarri nahi du.
EPPKk beste behin bere borondate eta disposizio osoa agertu du 2013an ontzat emandako ildoa garatzeko, agirian aipatzen duen moduan "gure herriaren askatasun prozesuari ekarpena egiteko modurik eraginkorrenean eta eskuzabaltasunez".
Sortuk Guardia Zibilaren jokabidea salatu nahi du, oraingoan, pistola eskuan, Cordobako espetxera bisitak egitera zihoan senideen furgoneta bat gerarazi zuelako.
Gertakari larri baten aurrean gaude. Agerian uzten du Guardia Zibilaren euskal presoen senideekiko mendekuzko eta hauen sufrimendua areagotzea baino ez du bilatzen.
Pistola eskuan Espainia deitzen den proiektu politiko ustel eta totalitarioa defenditzen duen Guardia Zibilak ez du lekurik gure herrian eta hemendik alde egiteko deia luzatzen diegu.
Orain dela 40 urte, irailaren 8an Hondarribiko jaietan Guardia zibilak Josu Zabala gaztea hil zuen tiroka. Franko urte bete lehenago hila zen, baina erregimen faxistak bertan jarraitzen zuen.
40 urte igaro dira Josu Zabala hil zutenetik, eta denbora honetan testuinguru politikoa, euskal gizartea, nazioarteko egoera asko aldatu da. Badira, ordea, pare bat elementu 1976koen oso antzekoak: 78ko erregimenarekiko haustura izateko benetako aukera, prozesu independentistarekin, eta une berean, espetxeak husten hasteko ezinbesteko premia.